Diseinu-estudio bat gara.

Diseinu grafikoa eta web-diseinua.

Kaixo!

Diseinu-estudio bat gara (diseinu grafikoa eta web-diseinua), eta 20 urtetik gorako esperientzia daukagu.

Oraindik argi ez baduzu, izena bilatzen laguntzen dizugu (naming), eta zure logotipoa, zure irudi korporatiboa eta behar dituzun aplikazioak sortzen ditugu. Zure bezeroengana iristeko eta zure negozioa handitzeko laguntza eskaintzen dizugu.

Diseinu Grafikoa

Diseinu grafikoa balio handiko tresna da, bezeroarengana iristen eta gu haren aukera onena garela konbentzitzen laguntzen baitigu. Izen komertziala, txartelak, paperezko gauzak, liburuxkak, aldizkariak eta iragarkiak biltzen dira diseinu grafikoaren barnean.

Web Diseinua

Sum-en diseinugileak eta programatzaileak gara aldi berean. Zure webgunea sortuko dugu zure premietan oinarrituta eta azken teknologiei jarraikiz, zure negozioa balio handiko komunikazio-euskarri moderno eta bizkor batez hornitzeko.

Bestelako zerbitzuak

Inprimaketa, errotulazioa, bideo eta argazkigintza, merchandisinga, seinaletika, packaginga, sare sozialen kudeaketa, eta komunikabideen eta publizitatearen kudeaketa eskaintzen ditugu, eta zure negozioaren komunikaziorako behar duzun guztia.