Zerbitzuak

Diseinu Grafikoa

Kontzeptu orokor bat da, komunikazioarekin zerikusia duen guztia barne har dezakeena. Komunika daitekeen guztia diseinatu eta hobetu egin daiteke diseinuaren bitartez.

Horixe lortu nahi dugu, azken batean. Diseinuak ez du mezua sortzen, baina mezuari eraginkorra izaten laguntzen dio. Diseinu grafikoa balio handiko tresna da, bezeroarengana iristen eta gu haren aukera onena garela konbentzitzen laguntzen baitigu. Izen komertziala, txartelak, paperezko gauzak, liburuxkak, aldizkariak eta iragarkiak biltzen dira diseinu grafikoaren barnean.

Web Diseinua

Gaur egun interneten agertzea ezinbestekoa da enpresa komertzial ororentzat, zuzeneko salmentarako on line euskarri bat eduki edo ez.

Sum-en diseinugileak eta programatzaileak gara aldi berean. Zure webgunea sortuko dugu zure premietan oinarrituta eta azken teknologiei jarraikiz, zure negozioa balio handiko komunikazio-euskarri moderno eta bizkor batez hornitzeko.

Zenbait prezio- eta finantzaketa-plan jartzen ditugu zure eskura, zure inbertsioa errazteko kalitateari edo eraginkortasunari kalterik egin gabe.

Beste batzuk

Inprimaketa, errotulazioa, bideo eta argazkigintza, merchandisinga, seinaletika, packaginga, sare sozialen kudeaketa, eta komunikabideen eta publizitatearen kudeaketa eskaintzen ditugu, eta zure negozioaren komunikaziorako behar duzun guztia.